Ingurunea

Salarduk baditu paisaje zoragarriak, 2500 baino gehiagoko tontorrek inguratzen dute herrialde aranatar hau. Edozein sasoian gure aterpetik Anetoaren glaziarra ikus daiteke. Baqueira-Beret eskiko estazioa 4 kilometrotara daukagu. Aterpeko terraza lorategia da. Aterpea oinarritzat hartuta, leku xarmantetara hurbil gaitezke, Saboredo lakuetara, zein Mauberme tontor handira, zein Montarto erakargarrira. Zer gehiago esango dizugu, alboan ba dugu Parc Nacional d’Aigüestortes?. Xaleta “carros de foc” itzuliaren sarrera edo irteera izan daiteke, Itzuli honek Parc Nacional d’Aigüestortes eta bere aterpe sarea korritzen du. Neguko sasoian elurra beti dugu protagonista.
Eta, nahiz eta sarbideak beti garbiak egon kotxeko kateak ekarri behar dituzu.

Jarduerak

Aterpetik aktibitate ugari egin ditzakegu: Neguan elurrak aisialdi itzelak eskeintzen dizkigu, bai Baqueira-Beret estazioan bai inguruko mendietan. Gure esperientziari ondo dagokion ibilbidea hautatu baino ez duzu egin behar, beti elurroldearen berri edukita , noski. Aterpean alokatu ahal dituzun erraketekin ibilera xarmantak egin ditzakezu, edo bestela inguruko herrietan ibili, non leku interesgarriak topa ahal dituzun. Oinarri egokia mendiko irteerak egiteko. Hemendik Naut Aran ezagutu ahal duzu, Pirineotako leku malkartsuenetariko bat. Mendiko bizikletak, arrantza, golfa (aterpetik oso hurbil Salarduko golfa bait dago). Perretxikoak batu, loreak , zomorroak argazkitu, txoriak entzun… zuk jartzen dituzu mugak.